XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestetik, garai horretan protagonismo berezia hartu zuen bere lanean ijitoekin zerikusia zuen guztiak, ijitoak oso erakargarri bihurtu baitziren beren ezaugarri bereziengatik, bizitzaren filosofiagatik eta emakumeen edertasunagatik.

1898a funtsezko urtea izan zen Zuloagaren karreran.

Bere pinturaren helburu nagusi bihurtuko zen zerbait aurkitu zuen Segoviara egindako bidaia batean:

karakteredeitzen den hori, hau da, eszena pintoresko eta modernoetatik gauza tipikoak modu izpiritual gisa sentitzeko modu berri baterako eboluzioan emandako lehen urratsa, espainiartasunari buruzko mitologiaren oinarria izango zena 27 LAFUENTE FERRARI, Enrique - MAGRIÑA Luis: Op. cit., 75. orr..

Momentu horretan, landako motiboak margotzen hasi zen erretratu eta paisajeetan.

Dena den, horrek ez du esan nahi Andaluziako motiboak utzi zituenik, Segoviakoekin txandakatzen baitzituen.

Horren emaitza kolore eta karaktere aldaketa izan zen, forma eta estilo propioak emanez.

Mendeko lehen urteetan Zuloagak bere nortasun artistikoa lantzen jarraitu zuen.

Naturalismotik urruntzera eta estiloan arrakasta lortzera bideratu zituen ahalegin guztiak.

Eta hori lortzeko zera egin zuen:
- Inpresionismoko kolore argiak baztertu eta kolore ilunak aukeratu.
- Pintzelkada handi eta oretsua erabiliz.
- Konposizio indartsuak eginez
.

Horren guztiaren ondorioz lanek ezaugarri hauek zituzten:
a. Xehetasunak alde batera utzi eta hazpegiak nabarmentzen zituen errealismo sintetikorako joera.
b. Konposizioaren deszentratzea, irudiak koadroaren ertzetara eramanez.
c. Konposizioetako atmosfera eza. Hori lortzeko difuminatuaren efektuak baztertu eta irudikatutakoaren koloreak faltsutu egiten zituen.
d. Konposizioaren atzealdean erlieberik eza.

Horrek guztiak bere koadroen gaietan ere hainbat aldaketa ekarri zituen.

1904an betiko agurtu zituen Andaluziako gaiak, eta konposizioko koadroekin batera, Aragoi, Nafarroa eta Errioxako lurretan oinarritutako paisajeak lantzen hasi zen.

Zuloagaren estiloaren heldutasun eta maila gorenaren etapa zen.

Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Zuloagaren estiloak garbiketa bideari ekin zion, eta horren lehenengo seinalea konposizio handiak uztea izan zen.

Hogeiko hamarkadaren erditik aurrera, Zuloagaren pintura intimoagoa bihurtu zen: gogoko zuena eta hurbilago zegoena margotzen zuen (familia, lagunak eta bere leku kuttunetako paisaje erromantikoak).

Bere obraren azkenaldera bodegoi batzuk ere margotu zituen.

Horrenbestez, artista handi honen karrera bere hastapenetara itzuliz amaitu zen, Urrezko Mendeko pinturara itzuliz, hain zuzen.